2008-02-17

LEOPARDOA

1974ean leopardoaren ehiza debekatu zenetik, ondoko irudian ikus dezakezuen animalia ohizko bizilaguna da Indiako zenbait lekutan. Himachal eskualdean 1993an osatu zen azken erroldaren arabera, leopardo-populazioa %45 handiagotu da eta joera horrek gorantz segituko duela uste dute biologoek. Animalia horien iraupenerako albiste pozgarria bada ere, datu horiek ez lukete aparteko oihartzunik sortuko baldin eta leopardoek inguruko herritarrei eraso izan ez baliete. Aitzitik, azken bost urteotan 30 lagun hil dituzte leopardoek.
Zenbaitzuren iritziz, leopardoa ehizatzea debekatu zenez geroztik, berezko kontrola edo kontrol naturala egiterik ez dago. Biologoen iritziz ordea, debekuarekin baino zerikusi zuzenagoa luke baso eta oihanen neurririk gabeko ustiapenarekin herrien inguruan gero eta leopardo gehiago azaldu izanak. Berezko habitata suntsitu izanaren ondorioz, animalia eder horiek bizileku berriaren bila ari direla uste dute.

1 comentario:

Berta dijo...

Kaixo:
Oso ongi ari zara blogean. Bihar gehiago ikasiko duzue
Andereñoa