2008-02-18

HARTZ ZURIA


Desagertzeko arriskuan ez dagoen arren, aldaketa nabarmenak jasaten ari da hartz zuriaren egoera. Estatu Batuek eta Errusiak ugaztun handi hori babesteko bigarren hitzarmena sinatu berri dute.
Nahiz eta oraindik hartz zuria (Thalactos maritimus) desagertzeko arriskuan ez egon, mehatxupean bizi da. Bere ohituretan eta ugaltze-prozesuan eragin zuzena duten faktoreak dira, besteak beste, gizakia bere habitat-eremuan sartzea, legez kontrako ehiza eta poluzio kimikoak.
Lurreko ugaztun handienetako hori ikertzen dutenen arabera, mundu mailako tenperatura igoerak eragin zuzena du bere habitat eta ehizatzeko ohituretan. Jakina denez, Artikoko izotzak urtzen ari dira eta, beraz, hartzen habitat naturala murrizten doa. Gainera, izotz puska handiak hautsi eta bereizten direnean, hartzak beren jaki preziatuenetik urruntzen dira. Itsas txakurrak ehizatzeko aukera gutxiago dutenez, gosearen gosez, hartzek gero eta maizago erasotzen diote gizakiari. Adibidez, Ny-Alesund herrian, munduko iparraldekoenean, hartzen oldarraldi izugarriak direla eta, biztanleak ez dira etxetik ateratzen ehizako armarik gabe. Gainera, 60 biztanleek etxeetako ateak beti zabalik edukitzeko ohitura dute, erasotutakoan babeslekua arin topatzeko. Ez da nonbait irtenbide onena, hartzek ere etxeetara sartzen ikasi dutenetik, behintzat. Hala, iragan uztailean etxe batean sartu ziren hartzak hil behar izan zituzten.
Hartzaren arerioak
Hartz zuri helduen tamaina itzela izanagatik, animalia horrek ere baditu etsai arriskutsuak. Besteak beste, nahiz eta ez den maiz gertatzen, mortsa eta otsoek ehizatu izan dute. Bestalde, zabalduta dagoen ideia izan arren, hartz heldu arrek oso gutxitan hiltzen dituzte kumeak. Dudarik gabe, hartz zurien heriotza gehienen erantzule eta etsai nagusiak ehiztariak dira. Azken urteetan, urtero 1.000 bat buru hil izan dituzte, horietarik 600-700 ehiztari inuitek eta Kanadako indiarrek. Gaur egun, hartz zurien populazioa 20.000 eta 40.000 bitartekoa da, eta horietarik 15.000 Kanadan bizi dira. Etsai horiez gain, hartzek badute beste arriskurik. Izan ere, hartz zuri asko hermafroditak dira, hau da, ugal organo arra eta emea dituzte. Ikerketa baten arabera, Artikoko Svalbard artxipelagoko 3.000 hartzetatik 36 dira.

2008-02-17

LEOPARDOA

1974ean leopardoaren ehiza debekatu zenetik, ondoko irudian ikus dezakezuen animalia ohizko bizilaguna da Indiako zenbait lekutan. Himachal eskualdean 1993an osatu zen azken erroldaren arabera, leopardo-populazioa %45 handiagotu da eta joera horrek gorantz segituko duela uste dute biologoek. Animalia horien iraupenerako albiste pozgarria bada ere, datu horiek ez lukete aparteko oihartzunik sortuko baldin eta leopardoek inguruko herritarrei eraso izan ez baliete. Aitzitik, azken bost urteotan 30 lagun hil dituzte leopardoek.
Zenbaitzuren iritziz, leopardoa ehizatzea debekatu zenez geroztik, berezko kontrola edo kontrol naturala egiterik ez dago. Biologoen iritziz ordea, debekuarekin baino zerikusi zuzenagoa luke baso eta oihanen neurririk gabeko ustiapenarekin herrien inguruan gero eta leopardo gehiago azaldu izanak. Berezko habitata suntsitu izanaren ondorioz, animalia eder horiek bizileku berriaren bila ari direla uste dute.

ELEFANTEA

Munduan aurkitzen den animalia harrigarrienetako bat ezagutuko dugu: elefantea.
Taldean dagoenean, mantso, lasai, bere handitasunaren jabe, elefantea lautadatan zehar dabil. Badaki beste edozein animalia bera molestatzeko gai ez dela eta horregatik bere jarrerak segurtasuna irradiatzen du. Tronpaz, alde batera eta bestera, guztia ukitu, hartu, gidatu, etab. egiten du. Lur zabalen jabe da. Hala eta guztiz ere, ez zaigu leku batean finkatuko. Benetan nekaezina da. Beste zenbait animaliak ez bezala, ez du aski lurralde zehatz eta mugatu batekin. Era batera edo bestera lurralde guztiaren jabe izango balitz bezala jokatzen du, presarik gabe, inolako larritasunik gabe zeharkatuz.
Elefantearen bolumenak harri eta zur uzten gaitu; masa guzti horrek sortzen duen potentzi inpresioagatik gehienbat. Hala eta guztiz ere, guretzat bitxiena bere tronpa da.


Elefantearen tronpak funtzio asko betetzen ditu. Hain zuzen ere, gauza guztietarako balio du: lan-erreminta da (adar garaiak biltzekoa edo pisuak lekuz aldatzekoa, elikadura lortzekoa edo ezezagun zaion gorputz bat haztatzekoa), usain-apendizea, gorputza dutxatzeko urez edo hautsez betetzen duen tutua... Elefantea ez litzateke tronparen perfektotasunik gabe dena izango. Usaina hartzeaz gainera hainbat funtzio betetzen ditu. Animalia honen eboluzioan hauxe izan da zalantzarik gabe gehien garatutako organoa.
Beraz, tronpa bere eskua da, baina oso esku berezia, zeren bertan dastamenaren eta usaimenaren zentzuak bait ditu. Hau da, bai, zalantzarik gabe ingurunea hautemateko erreminta aberatsa.
Elefante arra emea estaltzen.

Elefante afrikarrak tronpa bukaeran bi ezpain ditu. Hatzamarren antzekoak dira eta hauekin edozer gauza, txikia izanagatik, oker handirik gabe eta harritzeko urguritasunez eskuratzen du. Alde batetik sentikorra da, baina bestetik zer-nolako indarra! Tronpa borra gogor bihur daiteke, izugarrizko kolpeak emateko edo bapatean zuhaitzak errotik ateratzeko gai delarik. Tronpa jasota, airean isiltasunean datozen mezuak, haize-bolada edo usain moduan usnatuz biltzen ditu. Lehortetan tronpaz lurrazpian ura aurki dezake, iturri berriak irekiz eta beste animalientzat mesedegarri izanik.
Tronparen mugimenduak azter ditzagun. Suge baten antzera norabide guztietara higitzen da eta forma guztiak hartzen ditu: kiribildu edo lasaitu, jaitsi (lurrazalean xagutxoren bat harrapatzeko) edo luzatu (zuhaitz altu baten goiko adarretaraino iristeko) egiten da. Beraz, tronpak edozein postura azal dezake. Organo sentikor balioaniztun honen bidez, gorputz guztia (potentzia hutsezko masa) ondo informatuta dago ingurunearekiko.
Elefantea eta bere tronpa. Bikote banaezina.

Elefante afrikarrak oso nabarmenak ditu bere belarri handiak. Hauen funtzioa tenperaturaren oreka lortzea da. Animalia honek eguerdian jasandako eguzki beroa xahutzeko bere belarriak abaniko bihurtzen ditu. Belarriak hodi kapilarezko saretxo itxi batez osaturik daude eta hauen bidez barruan metatutako bero-sobera kanporatu egiten du. Aldiz, berorik egiten ez duenean, belarriak geldirik eta gorputzari itsatsita edukitzen ditu.
Hain gorputz handia mantentzeko (pisua sei tonakoa da) elikagai-kantitatea ez da txantxetako gauza. Elefanteak egunero 300 kg elikagai behar ditu. Hori izan daiteke animalia honek ibiltari izateko duen arrazoia. Geldikorra balitz, elefante-talde batek azkar agortuko lituzke leku bateko baliabide guztiak.
Elefantearen hankek tinkoak eta monolitikoak dirudite; lau zutaberen modukoak. Hauek ere eboluzio handiko atal kontsidera ditzakegu. Hanka hauei esker edozein motatako lurretan ibil daiteke. Hanken azpikaldea irregulartasun guztietara egokitzen da eta horrela masa guzti horren oreka segurtatu egiten du. Ez da harrigarria elefantea malda latzetan higitzen ikustea. Ezinezkoa zaio ordea jauzi egitea.
Bestalde, animalia honek igeri egiten ere badaki. Ura gogokoa du eta bainua errito bihurtzen du. Maiz taldea ur-putzu apropos batera joaten da eta han elefanteak itzulika ibiltzen dira; dutxatuz, jolastuz... Gogoko gauza dutela argi baino argiago dago. Ibaia edo lakua sakonegia bada, tronpa jasota arnasa har dezake gorputz guztia urazpian duelarik.
Elefante arrak borrokan.

Esandako guztia kontuan izanik, argi dago elefanteak ohitura sozial garrantzitsuak dituela. Normalean taldea osatzen dute. Taldeko buru ez da ar bat izaten; eme bat baizik, eta hauetariko zaharrena gainera. Honek bere aginpidea errespetatzen duten guztiak gidatzen ditu. Arrak besteengandik (eme eta gaztetxoengandik) urrun samar bizi dira.
Bestalde, elefante bakartiak ere badira. Gehienetan taldea utzitako zaharrenak izaten dira. Azken hauek ez dituzte beren senideekin harreman guztiak galtzen. Elefante zahar eta bakartiari, gazteren batek laguntzen dio, eskolta emanez.
Bere bolumen, indar eta pisua dela eta, elefantearen erasoak benetan beldurgarriak dira. Baina nork atera proboszideo hau bere nagikeriatik? Inork ala ezerk bere lasaitasuna edo ohiturak apurtzen baditu, gauza beldurgarria gerta daiteke. Beste animaliek hori badakite eta arazorik sortu ez dadin ez diote inolako oztoporik jartzen. Baten batek ausardia agertuko balu, elefantea prest agertzen da borrokarako. Horretarako bere tronpa eta letaginak erabiltzen ditu.
Zaila da hauen beharra izatea. Gehienez ere nahikoa izan ohi da mehatxuzko orroe edo keinua, ala erasotzeko asmoa erakustea, etsai ausartak hanka egin dezan. Beraz, indar-itxura horrek etekin ona ematen du.
Elefantea abereen artean "lankide"rik garrantzitsuenetakoa du gizakiak.
Borrokarik ez da hasten eta lehoi, leopardo eta beste hainbat etsai "konbentzituta" gelditzen da; elefanteari aurka egitea zorakeria ikaragarria bait litzateke.
Dituen letagin eder horiek, benetan ez dira letagin; ebakortzak baizik. Gizalditan zehar animalia hau hiltzeko arrazoi nagusi izan dira. Bolia! Afrikako leku basatienak gurutzatzen ziren bolia lortzeko. Ehiztariak oso ongi ordainduak izaten ziren ... Beti bezala animalia indartsu honek etsairik nagusiena gizakia izan du.
Zenbait herrialdetan, erraldoi hau animalia basati izatetik etxeko abere bihurtu dute, gauzak azkar ikasteko duen ahalmenari esker. Bere baldintza egokiak batetik eta segurtasunak bestetik, bere garuna asko garatzeko baliabidea eman diote. "Elefante-oroimena" esaerak argi uzten digu informazioa metatzeko duen ahalmena. Badirudi, bere psikismoa orekatua denez, egoera ezberdinetarako hainbat eta hainbat erantzun emateko ahalmena duela.
Halaber, elefantea abereen artean "lankide"rik garrantzitsuenetakoa du gizakiak. Horren adibide elefante indiarra da. Lurralde horietan gizakiaren laguntzaile leiala eta behar-beharrezkoa da.







2008-02-11

LEHOIA

Haragijaleen ordenako felidoen familiako ugaztun handia da.
Ugaztunen haragia jaten du .
Lehoiak familiarretan oinarritutako bizimodua dute.
Bizi eremua Saharaz hegoaldeko Afrikako eta Indiako iparraldera mugatua du .
Lehoiak poligamoak dira eta eme bakoitzak 18tik 26 hilabetera izaten dituzte kumeak . Zoologikoetan daudenean urtean behin dute kumaldia . Haur-aldiak 110egun irauten
du eta batetik lau kumera izaten ditu aldi bakoitzean .
0-100cm garai izaten du , 180-240cm luze, eta 70cm inguruko isatsa du , ile motots batean bukatuta.
Buru handia, mutur zabala eta gorputz gihartsukoa da. Aurreko aldea atzerakoa baino sendoagoa da .Hankak eta atzaparrak ere sendoak
eta indartsuak ditu.
Kolorez , hori-gorria izaten da, eta arrak garondoa eta lepoaren
gaina estaltzen dion adats handia du

MARRAZOA



Wikipediatik hartuta
Marrazoa (Selachimorpha goiordena) arrain mota bat da, kartilagozko hezurdurakoa. Harrapari ona eta azkarra da, eta beste arrain ugari eraso eta jaten ditu. Hortz handi eta zorrotzak dituzte, ilaratan antolatuak eta hiruki formakoak. Marrazo batek, jaten ari den bitartean-edo hortz bat galtzen baldin badu, haren lekuan beste bat irteten zai aste baten buruan.Arrain hezurdun gehienek ikusmen ona dute, baina marrazoek ez. Horregatik, harrapakinak ehizatzeko usaimenaz baliatzen dira. Ur kopuru handiaren erdian dagoen odol tanta bakar bat usain dezakete marrazoek. Gainera, harrapakinen mugimenduak sorturiko seinale elektriko txikiak sumatzen dituzte gorputzean dituzten sentsore batzuei esker. Ospe beldurgarria duten arren, marrazo harrapari handienak bakarrik dira arriskutsuak guretzat, Marrazo Zuria eta Tigre Marrazoa esaterako.

NOLAKOAK DIRA?


Animaliak munduko ia alde guztiak agintzen dituzte eta haien artean zerua itsasoa eta lurra daude.Mota askotako animaliak daude hegaztiak,narrastiak,ugaztunak eta beste mota askotako animaliak daude.Ere elikagaiez sailkatu ahal dira.